Pasaiako segadaren gaineko dokumentazioa ikus daiteke erakusketan.
Pasaiako segada gai zentrala duen dokumentalaren erakusketa izango da Donibaneko Victor Hugo aretoan hilaren 10era arte. 1984ko martxoaren 22an Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura, Dionosio Aizpuru, eta Rafael Delas hil zituen poliziak Pasaiako badian, azken biak atxilotu ondoren fusilatuta. Kasua behin betiko artxibatu berri dute eta familiek Estrasburgora joateko asmoa iragarri dute.
Oinatzak Produkzioak ekoiztetxea gaiaren gaineko dokumentala errodatzen ari da. Jadanik senideak, abokatuak eta lekukoak elkarrizketatu dituzte, eta tartean dira, besteak beste, Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia eta Enrique Villareal “El Drogas”.
Orain grabazio gehiago dituzte aurretik, baita edizio, postprodukzio, diseinu grafikoa, musika, hedapena… ere, eta guztia finantzatzeko crowdfunding kanpaina abiatu zuten azaroaren 12an.
Kanpainak irauten duen bitartean erakusketa ibiltari batekin ari dira Euskal Herriko hainbat tokitan, eta erakusketa hori da, hain zuzen, egunotan Pasaian bisitatu daitekeena.
Erakusketak hildako gazteen biografiak, garai hartako egunkarien errekorteak, segadaren irudikapen-ilustrazioak, autopsiako marrazkiak,… biltzen ditu, besteak beste.
Ordutegia:
Gaur (hilak 6): 14:00ak arte.
Bihartik eta hilaren 10 bitartean:10:00etatik 14.00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.