'Euskaldunon Egunkaria'-ren sorreraz mintzo da batez ere 'Gaur irekiko ditu ateak', baita 2003an Espainiako Gobernuak hura ixteko hartutako erabakiaz ere.
‘Gaur irekiko ditu ateak’ dokumentalaren pasarte bat.
2003an Espainiako Gobernuak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen, Guardia Zibilaren bitartez:
Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideak torturatu egin zituzten. ETAko kide zirela esan zuten.
7 urte beranduago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatu zen: akusatu guztiak absolbituak izan ziren.
Gaur irekiko ditu ateak dokumentala ez da, ordea, bidegabekeria tamalgarri horien bilduma; lehenengo euskarazko
egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka hizpide.