Ohi bezala, anbulatorioan eman ahal izango da odola, arratsaldez.
Odol emaileek asteartean zita dute.
Bi hilabetero bezala, oiartzuarrek odola emateko aukera izango dute datorren asteartean. Anbulatorioan eman ahal izango da odola, 18:00etatik 20:00etara edo bukatu arte.
Urrian 59 oiartzuarrek eman zuten odola, eta horietatik bost izan ziren emaile berriak. Ohi bezala, odol emaileen elkarteak inoiz odolik eman ez dutenei deia egin diete asteartean anbulatoriora hurbil daitezen. Urriaren 18ko datuak honakoak dira, odol motaren arabera sailkatuta:
- O+: 18.
- O-: 12.
- A+: 20.
- A-: 2.
- B+: 0.
- B-: 2.
- AB+: 1.