Maialen Akizu bertsolari gazteak lortu du Xenpelar Sariko txapela.
Xenpelar sariko finalean aritu diren bertsolariak atzoko saioaren ostean.
Maialen Akizu bertsolari gazteak lortu du Xenpelar Sariko txapela. Atzo arratsaldean jokatu zen finala Niessen Kulturgunean eta bertso saio ederra eskaini zieten bildutako ehun entzuleei finalerako sailkatu ziren ei bertsolariek. Akizuk txapelaz gain, bertso onenaren saria ere lortu zuen. 594 puntu lortu zituen irabazleak, eta bigarren sailkatu zen Gemma Urteagak, 547,5 puntu.
Akizuk txapela, 350 euro eta udalaren oroigarria jaso zituen; Urteagak 250 euro eta Arkaitza tabernaren oroigarria; beste lau parte hartzaileak ere ez ziren esku hutsik joan finaletik, Beñat Mujika, Eli Pagola, Aitor Servier eta Aratz Igartzabalek 100 euro eta liburua jaso zituzten.
Omenaldia Jon Maiari
Saioa amaitu eta sari banaketaren aurretik, omenaldi xumea egin zioten, bestalde Ereintza elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak Jon Maia bertsolari zumaiarrari. Maiak, IX eta X. Xenpelar sariak irabazi zituen 1989 eta 1990. urtean eta euskal makila jaso zuen atzo oroigarri gisa. Maiaren bertso ederrak entzuteko aukera izan zuten kulturgunean bildutakoek eta berak arri zion txapela atzoko irabazleari.