Aitzolen Lagunok taldeak baraualdi-mintegia egingo du gaur eta bihar Alkartetxean.
Aitzolen azalera goiburuarekin, Aitzol Gogorza preso oreretarraren aldeko baraualdi-mintegia egiten ari dira Errenteria-Oreretako Bilgunean, Santa Klara kalean. Gaur eta bihar egingo dute, goizez eta arratsaldez, eta, besteak beste, presoaren aurpegiaren proiekzio baten photocall argazkiak egiteko aukera izango da. Argazki horiek egin ahala Twitterren zabalduko dituzte,
@aitzolenlagunok kontuan eta gerora zerbait berezia egin nahi dute.
“Argazkia ateratzera, bisita egitera, ideiak ematera…”, herritarrei deia luzatu die mintegia antolatu duen Aitzolen Lagunok izeneko taldeak. 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara irekiko dituzte ateak. Gaur arratsaldean, gainera, bilera irekia egingo dute 18:00etatik aurrera.
Gaixo larri diren 11 euskal presoetako bat da Gogorza. Hamazazpi urte egin ditu espetxean eta, ekitaldiko antolatzaileek salatu dutenez, “bere osasuna kaltetuz doa egunetik egunera”. Horregatik, asteburuko baraualdi-mintegia, “Aitzol etxera ekarriko duten ideien plaza” izatea nahi dute.
Presoaren aurpegiarekin photocall argazkiak egiteko aukera dago