Xabier Agote Albaolako zuzendariak piztuko du Igantziko abentura parkean eraiki duten egurrezko meta.
Igantziko (Nafarroa)
IrriSarri Land abentura parkeko txondorra piztuko du gaur, larunbatez, Albaola elkarteak. 18:00etan izango da egurrezko meta pizteko ekitaldia, parkeko Ikaztegia eremuan, eta bertan Albaolako zuzendari Xabier Agote omenduko dute. Agote izango da aurten Bortzirietako abentura parkeko txondorra pizteko arduraduna.
IrriSarri Landek jakinarazi duenez, Txondorran sortutako ikatza, abentura parkeko dendan salduko dute eta etekinen zati bat San Joan baleontziaren eraikuntzarako izango da.
Bortzirietako abentura parkeko Ikaztegia eremuan eraiki dute txondorra