GAUR
2017-02-20

Arrantza eta txatarra, markak hausten

arrantza

Baxurako arrantza ontzia, itsasoratzeko unea, Pasaian.

Markak hausten ari da Pasaiako arrantza portua. Hala jakinarazi du Portu Agintaritzak azaroko trafikoen balantzea egitean. Nabarmendu duenez, 27 milioi kilo arrain jarri dituzte aurten enkantean, eta arrainak lonjan 80 milioi eurotik gorako balioa eskuratu du, Pasaiako lonjan orain artean sekula lortu gabeko marka ezarrita.

Portu Agintaritzak azaldu duenez bi kanpainak, alturakoa zein baxurakoa, onak izan dira aurten, baina legatzaren salmenta nabarmendu dute. Portu Agintaritzak esan duenez “Pasaia da espezie hori gehien saltzen duen Europako Batasuneko portua” eta gaineratu dute litekeena dela munduan lehena izatea.

Balantze orokorra negatiboa
Kontrako norabidean, txatarraren trafikoaren gainbehera. %70 jatsi da aurten txatarraren trafikoa Pasaian, trafikoen kopuru osoan %8ko jaitsiera eragiteraino.

Edonola ere, Portu Agintaritzaren arabera, igoerak “nabarmenak” izan dira gainerako merkantziatan. Produktu siderurgikoetan, esaterako, igoera %17koa izan dela goraipatu du, eta aurten  Pasaiako portuak siderurgi-produktuen trafikoan 1.500.000 tonak gaindituko dituela nabarmendu.  Esan dutenez, automobiletan, zerealetan eta paper-orearen trafikoan datuak positiboak dira baita ere.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak