17:00etan hasiko da ekitaldia, Errenteria Musikaleko dantzari eta musikariek lagunduta. Maria Magdalena ermitatik abiatuko dira Olentzero eta Mari Domingi gurdi gainean eta erdialdeko kaleetatik ibili ostean Herriko Plazara helduko dira.
Mari Domingi eta Olentzero
Haurren Olentzero eta Mari Domingi ostiralean helduko dira Errenteria-Oreretara. Azken urteetan bezala eta Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen eskutik txikienen ametsak eta gutunak jasoko dituzte, ondoren horiek egi bihurtzeko.
2.300 gutun banatu ditu herriko haurtzaindegi, ikastola eta eskoletako ikasleen artean Lau Haizetarak, eta Herriko Plazatik abiatuko den ilara amaigabea espero dute aurten ere antolatzaileek. Hamarnaka haur eta gurasok osatuko dute ilara hori eta urduri itxarongo dute haurrek beren txanda Olentzero eta Mari Domingiren magalean eseri eta opari eta desioak eskatzeko. Itxaronaldia hain luzea izan ez dadin, gaztain erreak banatuko dituzte atolatzaileek bildutakoen artean.
17:00etan hasiko da ekitaldia, Errenteria Musikaleko dantzari eta musikariek lagunduta. Maria Magdalena ermitatik abiatuko dira Olentzero eta Mari Domingi gurdi gainean eta erdialdeko kaleetatik ibili ostean Herriko Plazara helduko dira.
Ipuin kontaketa eta tailerra
Olentzero eta Mari Domingi heldu aurretik, izango dute zereginik txikienek. Izan ere 12:00etatik aurrera ipuin kontaketa eta tailerrak egingo dituzte Reina Aretoan Lau Hazietararen eskutik.
Ikastetxeetara bideratutako gutunetan Olentzeroren postalarekin batera, aurten, lehen aldiz, belikoak eta sexistak ez diren josatiluen dekalogoa gehitu dute euskara elkarteko kideek. Haur Hezkuntzako ikasleei euskarazko produktuen katalogoa banatu zaie gainera. Lau Haizetarak umeei opari egokiak aukeratzen laguntzeko eskatu die gurasoei, “hezigarriak, eta euskaraz eginez ongi pasatzeko balio dutenak”.
Errenteria-Oreretako liburu dendatan euskarazko liburuak erosteko udalak eskaintzen duen deskontu txartela ere jaso dute haurrek. Antolatutako ekitaldietan parte hartzera deitu dituzte herriko haur eta gurasoak euskara elkartetik, eta bereziki, Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria egitera. Ekitaldi alai eta magikoa antolatuko du aurten ere, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak.