"2017 urtea Pasaiarentzat erabakigarria" izango dela esan du Mugikortasun eta Lurralde Antolamendu diputatu Marisol Garmendiak.
Kaiko Herrera “kolonizatu” nahi dutela salatu du Herrera Herrirak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak behin behinean onartu du gaur Portuaren Plan Berezia eta badiaren biziberritzerako “funtsezko urratsa” izan dela adierazi dute aldundiko arduradunek plana onartu berritan.
Lurralde Antolamendu eta Mugikortasun diputatu Marisol Garmendiak esan duenez “2017 urte erabakigarria izango da Pasaiarentzat, hasiera emango zaielako garrantzia handiko lanei, Herrera eta Trintxerpe arteko oinezkoen pasabidea kasu”.
Behin betiko onespena, udaberrian
Portuaren Plan Berezia behin behinean onartuta, aldundiak Portu Agintaritzara bideratuko du txostena, onartu dituzten alegazioak kontuan hartuta dokumentua berridatzi dezan.
Ondoren, gaian eskumena duten gainontzeko erakundeetara igorri behar dute dokumentua eta aipatu erakundeek, bere aldetik, bi hilabeteko epea izango dute informatzeko. Honenbestez, dokumentuaren behin betiko onarpena udaberrirako aurreikusi dute.
Iragarri dutenez, tramitazioarekin bukatzean hasiko dituzte lanak kaiko Herreran, baina bitartean ez daudela geldirik nabarmenduz. Tramitazioa egin bitartean Lasako orubea izandakoan eraiki nahi dute lur azpiko aparkalekurako proiektuan lanean hasiak direla jakinarazi dute.