GAUR
2017-03-23

Berritasunak Lezoko kirol instalazioetan

bekoerrota-kiroldegia

Bekoerrota kiroldegiko instalazioak.

2017a sasoiz beteta hasiko dute Lezoko kirol instalazioetan. Berritasunekin gainera. Abonatuentzako bi zerbitzu berri jarriko dituzte abian, eta gainera, ikastaroetan, jarduera berriak daude.

Kiroldegiaren erabiltzaileek errazago izango dute bertarako sarbidea, eta Bekoerrotan izaten direnen berri izatea. Hala, kiroldegirako eta Altzate igerilekurako joan-etorriak errazago egiteko, eskumuturrekoa emango diete abonatu guztiei, ohiko txartelaren osagarri modura.

Horrez gain, bulego birtuala jarriko dute kiroldegiaren sarreran, kontsultak egiteko makina bat: abonatuek haien fitxa kontsultatzeaz gain, ikastaroetan erreserbak egin ahal izango dituzte bertan. Alta, horiek ere sakelako telefono edo gailu eramangarrietan egin ahal izango dira, aplikazioa egongo baita horretarako.

Gainera, ordutegietan ere aldaketak badaude. Kiroldegian, neguko sasoiko larunbat arratsaldetan 15:15ean zabalduko dituzte ateak; igerilekuan udan datoz aldaketak: udako larunbat eta igandetan goizago zabalduko dute Altzate, 09:30ean.

Ikastaroak
2017ko eskaintzaren barruan, berritasunek ez dute etenik. Bai Bekoerrota kiroldegian zein Altzate igerilekuan jarduera berriak abiatuko dituzte urte hasi berriarekin bat. Hala nola, TRX (soka eta zintekin egiten diren ariketak), eta Nordic Walking (udaberrian, makilekin egingo diren ibilbideak) egiteko aukera izango da.

Haurrentzako igeriketa ikastaroetan ere bada berritasunik. Hala, BPX Sport enpresak kudeatzen dituen igerilekuen arteko topaketak egingo dituzte. BPXek kudeatzen ditu Lezoko kirol instalazioak. Hortaz, Lezoko igerilekuko haurrek Bergarako, Orioko, Elorrioko edo Lodosako haurrekin elkartrukeak egiteko aukera izango dute.

Erronkak
Bai Altzaten zein Bekoerrotan aritzen direnek 2017rako erronketan parte hartzeko aukera izango dute. Erronka horien helburua da erabiltzaileak motibatzea, horien arteko harremana indartzea (pike sanoarekin), eta fidelizazioa bultzatzea. Behin erronkak bukatzen direnean, topaketa bat egiten da otordu eta guzti. Honakoak dira 2017rako erronkak.

Bekoerrota kiroldegian:

  • Zintan 136 kilometro korrika egitea.
  • Bizikleta estatikoan 231 kilometro egitea.
  • Arraunean 116 kilometro egitea.

Altzate igerilekuan:

  • 80.000 metro egitea (3.200 luze).
  • 50.000 metro egitea (2.000 luze).
  • 25.000 metro egitea (1.000 luze).

Erronka mistoa ere badago.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend