Hugoenean da Victor Gomez Pin filosofoa, bere azken lanaren laburpen bat euskaratzen Juan Ramon Makusoren laguntzaz; gaur aurkeztu du lana, liburutegian.
Juan Ramon Makusoren laguntzaz euskaratu du lana Gomez Pinek.
Donibanen ari da lanean Victor Gomez Pin filosofoa,
Hugoenean, Idazlearen Etxean. Filosofia eta fisika kuantikoari buruzko harremana aztertu du filosofoak urte askoan, eta laster emango du argitara urteetako ikerketa lanaren emaitza, liburuan.
Pasai Donibaneko Hugoenean, lan horren laburpen bat osatu du azken asteetan, eta euskarara itzuli, Juan Ramon Makuso idazlearen laguntzaz. Eusko Ikaskuntzak emango du argitara lanaren euskarazko bertsio laburtua.
Aurkezpena, euskaraz
Azken lau asteak Donibaneko Hugoenean eman ditu filosofo katalanak, bere azken lanaren laburpen bat euskaratzen.
Gomez Pinek gaur aurkeztu du Hugoenean osatu duen lana, Donibaneko liburutegian, Juan Ramon Makuso ondoan zuela. Euskaraz, bere lanaren gakoak azaldu ditu filosofo katalanak.
Azaldu duenez, aspaldikoa du fisika kuantikoak dituen inplikazio filosofikoengatik kezka. Jakin mina Parisen piztu zitzaiola gogoratu du, orain 50 urte, han ikasten ari zela, eta ordutik gaiaren gainean 700 orritik gora idatziak dituela kontatu du. Horiei guztiei forma ematen dihardu azkenaldian Gomez Pinek.
Donibaneko aurkezpenean esandakoen inguruan, elkarrizketa ostiraleko papereko edizioan argitaratuko du
Gipuzkoako Hitzak.