Behin behinean onartu du alkateak, dekretu bidez.
Pasaiako alkateak dekretuaren bitartez ebatzi du hasierako onarpena ematea kaiko Herreran Euskal Trenbide
Sarearen eta Trintxerpeko barrutiaren arteko lotura egiteko proiektuari. Oinezkoentzat eta txirrindularientzat pasabidea eraiki behar dute.
Proiektu teknikoa Ingurumen eta Lurralde Politikako Azpiegitura eta Garraio Saileko zuzendariak igorri dio Pasaiako Udalari, eta azken honek
jendaurrean jarri du. Inork begiratu nahi balu proiektuaren espediente osoa udal bulegoetan izango dela iragarri du udalak.