GAUR
2017-03-23

Elika kooperatiba aurkeztuko dute ostiralean

makutso

Makutsoko lur sailak lantzen hasi dira Elika kooperatibakoak.

Datorren ostiralean aurkeztuko dute Elika kooperatiba. Lehen sektorearen gainbeherarekin kezkatuta zegoen oiartzuar talde bat urratsak ematen hasi zen orain dela hiru urte, eta hausnarketa prozesu baten ondorioa da Elika.

Gauzak aldatzen hasi nahi zuten, eta oztopo handiena lurrarena dela esan dute Elikako kideek. Udalak Lur Bizi egitasmoa martxan jarri zuen, eta bi aldeen interesek bide bera hartu zuten. Pasa den irailean, Makutsoko lurrak modu profesionalean landuko zituztela jakinarazi zuten —Elikakoekin batera, Arraztalok bigarren lursaila kudeatzen du—. Ingurua txukundu ondoren, duela gutxi hasi dira barazkigintzan.

Garaian garaiko produktuak modu ekologikoan landatuko dituzte, eta apirilean jasoko dute lehenengo uzta. Elikagai horiek hiru modutan banatuko dituzte: saskien bitartez, Laborek Ihurritan ireki duen lokalean eta Oiartzungo dendetan.

Azalpen gehiago emango dituzte datorren ostiraleko aurkezpen ekitaldian. 18:30ean hasiko da, udaletxeko pleno aretoan. Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak hitzaldia emango du.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend