GAUR
2017-02-20

Zaragozan puntu bat eskuratuta hasi du urtea Oiartzunek

zaragoza oiartzun hamaikakoa

Oiartzunek ezin izan zuen denboraldiko lehen garaipena lortu.

Lehen itzuliko azkeneko partida jokatu zuen atzo Oiartzunek Zaragozan. Urteko lehen garaipena lortzeko asmoz zelairatu zen Gari Argotek zuzendutako taldea. Oso lehiatuak izan ziren lehenengo minutuak, eta oiartzuarrek izan zuten lehenengo aukera, Carolen bitartez.

Aragoiarrak ez ziren kikildu, baina Oiartzungo defentsak osatutako hormaren kontra egin zuten talka. 21.minutuan iritsi zen gola, Carolek ezker hegaletik etorritako baloi bat errematatuta. Etxekoek bilaketa bilatu zuten, baina ezin izan zuten oiartzuarren amarauna zulatu. Kanpokoek, berriz, errenta handitzea bilatu zuten, arrakastarik gabe.

Bigarren zatian, indartsu atera ziren zaragozarrak, gol gosearekin. 52. minutuan lehen abisua eman zuten, eta bi minutu beranduago lortu zuen berdinketa Marta Cardonak. Bederatzi minutu beranduago, Ane Perezek burukada baten bitartez berriro aurreratu zituen oiartzuarrak. Jokaldi horretan bertan, golegilearekin talka eginda, Minori Chiba zaragozarrak tibia eta peronea bi tokitatik hautsi zuen. Ondorioz, partida ordu laurden inguru geldituta egon zen.

Minutu batzuk behar izan zituzten berriro partidan sartzeko, eta etxekoak izan ziren urrea aurkitu zutenak. Oihana Aldairen atea setiatu zuten, eta hainbat aukeraren ondoren, 89. minutuan gola sartu zuen Gloria paraguaiarrak.

Berdinketa gazi-gozoa izan zen Oiartzunentzat. Gozoa, zortzi porroteko bolada kaskarrari etena jarri diotelako. Gazia, ongi jokatu arren, irabaztea lortu ez zutelako. Ea asteburuan Espanyol arerio zuzena garaitzen duten, Bartzelonan.

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Oiartzun-Aretxabaleta: 2-1.

Emakumeen Euskal Liga

  • Zarautz-Oiartzun: 3-1.

Gizonen Lehen Erregionala. Igoera Fasea.

  • Oiartzun B-Antigua Luberri: 1-0.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Hirugarren Maila

  • Datorren asteburuan itzuliko da liga.

Gipuzkoako Lehen Maila

  • Datorren asteburuan itzuliko da liga.

Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Datorren asteburuan itzuliko da liga.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Alde Zaharra-Oiartzungo Saskilagunak: 64-45.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak