Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekian izena emateko epea zabaldu dute

euskal herriko pala txapelketa irekia finalak

Finalera iritsi ziren palistak, erakundeetako eta Giriziako ordezkariekin.

Girizia elkartearen pilota sailak Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia antolatu du hamahirugarren aldiz, udalaren babesarekin. Giriziak jarraian antolatzen duen 34. pala txapelketa izango da 2017koa, eta azken urteetan bezala, elkarteko pilotari izan zen Josetxo Gamio omenduko dute.

Gizonentzako hiru maila egongo dira, eta emakumeentzako beste bi. Parte hartu nahi duten bikoteek hilaren 22ra arte dute izena emateko epea. Horretarako, mezu elektroniko bat bidal daiteke helbide honetara, edo 656 71 12 75 telefono zenbakira dei daiteke.

Partidak Madalensoro pilotalekuan jokatuko dituzte, larunbat goiz eta arratsaldetan zein igande eta jai egun goizetan. Iaz 70 bikotek hartu zuten parte.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend