GAUR
2017-02-20

Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa jokatuko dute Auzokalten

euskal herriko mus txapelketa

220 herritan jokatzen da mus txapelketa.

Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa martxan da, eta horietako kanporaketa bat Oiartzunen jokatuko dute, Auzokalte elkartean. Hilaren 21ean ariko dira muslariak Ergoiengo elkartean, 16:00etatik aurrera. Irabazleak ez dira esku hutsik aterako bertatik (ikus sarien zerrenda behean).

Euskal Herriko 220 herritan jokatzen dute txapelketa, Euskal Herriko Mus Federazioak antolatuta. Iaz, 2.000 bikotek baino gehiagok hartu zuten parte. Urdiñarben (Zuberoa) jokatu zituzten finalak, eta Behe Nafarroako Manex Mouesca eta Martzel Calderon izan ziren onenak.

Aurtengo final nazionalak Anoetan jokatuko dituzte, martxoaren 25ean. Hilabete bat lehenago —otsailaren 25ean— jokatuko dituzte herrialde mailako finalak.

Sariak

1. saria: Bi urdaiazpiko eta bi ardo botila.

2. saria: Bi afari Amazkarren eta bi ardo botila.

3. saria: Bi afari Joxixionian eta  bi ardo botila.

Errepeska:

1. saria: Bi oilasko eta bi ardo botila.

2. saria: Bi untxi eta bi ardo botila.

Laguntzaileak: Amazkar, Joxixionia, Katxa eta Auzokalte dira.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak