GAUR
2017-03-23

Hamar urte kantuan

Hamar urte bete ditu Kantujirak.

Hamar urte bete ditu Errenteria-Oreretako kantu jirak. Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen barruan sortu zen 2007. urteko  urtarrilean, eta hasieratik arrakasta handia izan zuen. Urteurren biribila ospatuko dute larunbatean, hileko bigarren larunbatero biltzen baitira kantura, eta euskal doinuz kaleak bete aurretik, hamaiketakoa egingo dute.

12:00etan abiatuko da kantu jira Herriko Plazatik eta ohi bezala, 70 lagun inguru biltzea espero du Josu Berra Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneko kide eta kantu jiraren zuzendariak. Hamar urte beranduago helburu bera dutela gaineratu du: “Euskara era dibertigarri eta alaian kantuen bidez kalera atera nahi genuelako hasi genuen kantu jira, eta horretan jarraitzen dugu”.

Kantari ari direnen artean, larunbatean, eta urteurrena ospatzeko, tamaina txikiko koaderno berriak banatuko dituzte. Horiek eskuratzeko koaderno zaharrak eraman beharko dituzte partaideek trukea egiteko. Kantu liburuxka berrian 150 kantu bildu dituzte, eta ziklo berri bati hasiera emango diola zehaztu du Berrak. Liburuxka berriak egiteko udalaren Kultura sailaren laguntza izan dute.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend