GAUR
2017-01-18

Sahararrentzako jakiak bilduko ditu El Watan elkarteak

el watan

Alcampo kanpoan jasoko dituzte elikagaiak.

Oiartzungo El Watan elkarteak jakiak bilduko ditu asteburuan, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko. Zehazki, ostiralean eta larunbatean Mamut merkatalguneko Alcamporen sarreran jarriko dira Sahararen aldeko herriko elkarteko kideak.

Arroza, pasta, dilistak, babarrunak, garbantzuak, atuna, sardinak eta azukrea eramateko eskatu dute, baita konpresak ere. El Watan elkarteko kideek jakinarazi dutenez, azken urteetako krisi ekonomikoak errefuxiatu kanpalekuetan ere eragina izan du, hainbat laguntzarik gabe geratu direlako. “Janari partiden beherakada izan da azken urteetan, eta malnutrizio eta anemia kasuak asko areagotzen ari dira”, zehaztu dute.

Horregatik, euren helburua “ahalik eta elikagai gehien” biltzea izango da, errefuxiatuen egoera samurtze aldera.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak