Aiako Harrian, urteko lehen elurtea.
Gertu dago elurra, oso gertu. Gaur gauean zuritu egin du inguruko mendietan. Irudian ikus daitekeen bezala, Aiako Harrian bada elur pixka bat, eta Bianditz ingurua ere zuri ageri da.
Eguraldi aurreikuspenek diotez, elur-kota 500 metro inguruan egongo da gaur tarteka; arratsaldean igotzeko joera izango du, hala ere, eta 700 edo 800 metrora arte. Antzerakoa da aurreikuspena biharko, beraz, itsas mailan elurra ikusteko itxaron behar. Elur zaleek,baina, etxetik oso gertu dute asteburu honetarako aukera.
Itsasoan, girorik ez
Itsasoan ere ez da giro. Abisua eten dute, baina hala ere, erne egotea komeni. Gaur, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin. Itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5 metroko olatuak altxatuko ditu, egunaren amaieran 2,5 metrokoak.
Bihar, itsaskia edo itsaski handia espero dira. Haizeak ipar mendebaldetik joko du, 4-5eko indarrarekin, eta 2 metroko olatuak altxako ditu.