Tokikoari aukera
Herriko ostalaritza eta merkataritzaren berri emango dute panel informatibo ikusgarriek.
Gernika plazan jarri dute Trintxerpeko panela; Antxokoa, Gure Zumardian dago.
Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatu asmoz panel informatibo ikusgarriak jarri dituzte azken egunotan Pasaian. Oraindik ez daude martxan, baina laster informazioa eskuratzeko moduan izango dira.
Pasaiako Udalak eta Laurak Bat merkatarien elkartearen egitasmoa da, Europako diru funtsekin finantzatuta.