Atsolorra prestatzeko bilera egingo dute bihar

Atsolorra.

2015ean egindako Atsolorra.

2016an jaiotako oiartzuarrei ongietorria emateko ekitaldia prestatzeko bilera egingo dute bihar arratsaldean. Aurtengo atsolorra —martxo inguruan izango da, udaberriaren hasieraren bueltan— prestatzeko bilera udaletxeko pleno aretoan izango da, eta 17:00etan hasiko da.

Atsolorra berreskuratu zenetik, hirugarren urtea izango da egingo dutena. Iazko atsolorrean 40 bat umeri egin zieten harrera (97 oiartzuar jaio ziren 2015ean).

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend