Hotza!
Hotza gaur. Iragarrita zegoen. Tenperatura maximoak 3 gradu artekoak eman dituzte gaurko, eta minimoak -3koak. Elur malutaren bat ere ikusi ahal izan da.
Errenteriako Biteri kaleko termometro bat, 10:30ean.
Iragarrita zegoen, eta iritsi da. Gaur, hotza. Eguraldiaz arduratzen diren Interneteko plataformetan -3 eta 2 arteko gradu tartea eman dute gaurko. Adibidez, 10:30ean, Errenteriako Biteri Txiki kalean, 0 gradu egiten zituen. Bihar (osteguna) apur bat gora egingo dute tenperaturek.
HITZAk jakin duenez, elur malutaren bat erori da jada. Esaterako, Oiartzungo Ergoien auzoan ikusi dituzte zerutik erortzen ale zuriak. Berez, Gipuzkoa ekialdean ez zegoen iragarrita elurrik, baina zeruak oso gris daude, eta elurraren aukera ez da baztertu behar.
Udalek hotzaren kontrako protokoloak martxan dituzte.