Norbere burua zaintzen ikasiz

Emakume migratzaileak, atzo, Antxon

Besteen zaintza askotan arduratzen dira emakumeak, baina maizegi, norbere buruaz ahaztuta.

Osasuntsu bizitzeko ezinbestekoa da norbere burua zaintzen ikastea, eta horretan trebatu nahi dituzte Pasaiako emakumeak. Ahalduntzea helburu, Pasaiako Jabekuntza Eskolak ikastaro antolatu du Emakumeen osasun zainketarako gakoak izenburupean.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, ikastaroan, norbere zaintzaren ardura izateko beharrezko ezagupenak nola eskuratu daitezkeen irakatsiko dute. Horrez gain, emakume pasaitarren gaixotasun ohikoenak zeintzuk diren eta horien zergatiak azalduko dituzte.

Marilde Osa medikuak gidatuko du ikastaroa, San Pedroko Zaharren Biltokian. Guztira, hiru saioa izango dira, horietatik lehena ostegunean (hilak 26). Otsailaren 9an eta martxoaren 9an izango dira beste bi saioak, guztiak, 16:00etatik 18:00etara. Ikastaroa gaztelaniaz izango da.

Interesdunek Pasaiako Udaleko Berdintasun Arlora jo behar dute. 943004320 telefono zenbakira dei daiteke, edota posta elektronikoz mezua idatzi.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend