Pasaiak Ahal Du-ren hautesle elkarteak babesa agertu die sutearen biktimei

Trintxerpe, sutea

Trintxerpen dena prest dute etxeak berreraikitzen hasteko, baina eraikitzeko baimena faltan.

Aurreko ostiralean udal gobernu taldeak Trintxerpeko sutean erre ziren etxebizitzak berreraikitzeko proiektuaz hitz egin zuen, espedientearen berri eman eta udalaren jarrera argitzeko. Ondoren plazaratu du Pasaiak Ahal Du-ren hautesle elkarteak bere iritzia, kaltetuei publikoki babesa agertu asmoz. “Sutearen biktimei gure babesa berretsi eta agertu nahi diegu publikoki”, adierazi dute.

Horrez gain, tramiteak azkartu eta konponbidea errazteko eskatu dute. “Ez ditugu baloratuko gure udal gobernu taldearen adierazpenak ez eta aurrekoarenak ere, gertaerak epaitzen ditugu”, diote hedabideetara igorritako komunikatuan. Baina salatu dutenez, “bitxia” da hiru urteko epean auzi honek izan duen bilakaera, “sutea gertatu zenean inork gutxik egin ziolako uko kaltetuen ondoan argazkia egiteari”, eta, aldiz, orain, biktima izan zirenak “espekulatzaile” jo dituztelako. “Bien bitartean, etxerik gabe jarraitzen dute, eta beren bizia geldirik, gu guztiok jarrera aldatu eta irtenbide erraztu eta azkartzeko bidera itzuli artean”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend