Biltzar nagusiari begira, aurkezpen saioak egingo ditu LAB sindikatuak

LAB sindikatuko kideak egoitza berriaren kanpoaldean.

LAB sindikatuko kideak egoitza berriaren kanpoaldean.

LAB sindikatuak 9. Biltzar Nagusia abiatu du. Maiatzaren 25 eta 26an Gasteizen izango du azken geltokia prozesu kongresualak, baina ordura arteko dinamika Euskal Herriko eskualdeetan garatuko da, baita Oarsoaldean eta Bidasoan ere. Ponentzien prestaketaren ondoren, haien inguruko eztabaida prozesuari ekingo diote, eta horren harira, afiliatuekin batzarrak egingo dituzte, Irun, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen.

Aurkezpen saioak

  • Irun: Hilak 13, astelehena, 18:30ean LAB sindikatuaren egoitzan (Salis etorbidea 30).
  • Orereta: Hilak 15, asteazkena, 18:30ean LAB sindikatuaren egoitzan (Kortsario Ikutza 11).
  • Oiartzun: Hilak 23, osteguna, 18:30ean bibliotekan.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend