Gardena eta berme guztiekin
Herri kontsultarako hilabete pasatxo falta denean Demoarsok galdeketaren zuzentasuna eta gardentasuna bermatzeko organoen aurkezpena egin du; aurpegi oso ezagunak daude tartean.
«Oihartzunaren bila goaz eta jendea interpelatua sentitzea nahi dugu» Imanol Esnaola Demoarsoko bozeramaileaDemoarso iniziatibaren eledunaren arabera, «esanguratsua da eta, pozgarria ere bai, ikustea badagoela konpromiso bat praktika demokratikoen aldekoa, zabala eta ondo oinarritua». Martxoaren 19an egingo da galdeketa Oarsoaldean, eta atzerako kontaketa hasia da. Energia guztia gutxi da erronkari aurre egiteko. Asko dira egitekoak, eta handia eskulanaren beharra. «Boluntarioak biltzeko lan batean jarrita gaude egun horren inguruko antolaketari begira, eta horrekin batera, mahaietako lehendakari eta laguntzaileen zerrendak osatzen ari gara», jakinarazi zuen Esnaolak. Herriko lantaldeetan ez ezik, zeregin horietarako izena Internet bidez eman daiteke. Horretarako aukera zabalik dago demoarso.eus webgunean. Kanpaina erabakigarria Era berean, laster, kanpaina hasiko dela iragarri zuen. Martxoaren 4ean hasiko da eta erabakigarria izango da Demoarsorentzat: «Garrantzitsuena guretzako kanpaina izango da, batez ere, gure kanpainak behar duelako ahoz ahokoa izatea. Urliak berendiari, bakoitzak ondokoari esatea bozkatuko dela, parte hartuko duela, zergatik parte hartuko duen, batek esatea zergatik alde, besteak esatea zergatik kontra… Baina aldi berean sortzea debaterako eta eztabaidarako espazio ireki bat». Norabide horretan, kanpaina bitartean eskualdeko lau herrietan jarduera ugari antolatuko dituztela aurreratu zuen, baita ere, Esnaolak, eta besteak beste, Jose Mari Agirretxe Porrotx institutu guztietan izango dela aurreratu zuen, ikuskizun baten bitartez, gazteekin parte hartzeari buruz eta erabakitzeari buruzko bere gogoetak plazaratzen. Horrez gain, hitzaldi interesgarriak eta agenda oparoa agindu zituen, guztiak helburu berarekin antolatuak: «Oihartzunaren bila goaz, eta jendea interpelatua sentitzea nahi dugu gauza positibo baten gainean. Ez gaude ohituta helburu politikoez hitz egitera, baina kasu honetan, helburu kolektiboa den aldetik, kanpainak hori lortzea nahi dugu; zergatik, zertarako, zer uste du batek, zer besteak…». Kanpaina bukatuta, ordea, ez dira egiteko guztiak guztiz amaituko. Azken txanpan, herri galdeketa bera antolatzea eta bideratzea izango da egiteko nagusia. BERME BATZORDEA
- Pako Alvarez. Batzordearen lehendakaria, abokatua.
- Alazne Garmendia. Batzordearen idazkaria, abokatua.
- Joxe Angel Arbelaitz. Abokatua.
- Maddalen Dorador. Abokatua.
- Iñigo Urrutia. Jurista, EHUko irakaslea.
- Manu Gomez. Irakaslea, kontsulten antolaketan aditua.
- Jose Mari Madinazkoitia
- Joseba Etxeberria
- Mikel Odriozola
- J. M. Izagirre
- Mikel Ugalde
- Josu Mitxelena
- Urko Mitxelena
- Iñaki Gomez
- Itziar Gomez
- Xabier Martinez
- Xanti Moriones
- Jaione Karrikiri
- Nahiara Gago
- Tina Diaz
- Itziar Ostolaza
- Patxi Astibia
- Encarni Guereño
- Jon Maia
- Aurkene Astibia
- Iñaki Zapirain
- Luis Mari Ezeiza
- Jon Zumalabe
- Iñigo Susperregi
- Koro Mitxelena
- Lourdes Uranga
- Ion Collar
- Lurdes Sistiaga
- Nekane Sarasua
- Edurne Urtizberea
- Antxon Basurko
- Sergio Ekiza
- Karmele Urtxulutegi
- Jose Ignacio Elortegi
- Mikel Astarloza
- Juankar Alduntzin
- Julian Osa
- Axier Enbil
- Junkal Mintegia
- Olatz Mujika
- Urko Etxebeste
- Patxi Azparren
- Iosu Del Moral
- Hegoi Perez
- Larraitz Illarregi
- Urko Imaz
- Tito Perkaz
- Miren Ormazabal
- Aitor Sarasola
- Juani Urkizu
- Agustina Pontesta
- Roman Irigoien
- Arantza Manterola
- Joseba Olaziregi
- Aiora Perez de San Roman
- Idoia Rekalde
- Igor San Jose
- Hilak 23. Gazteak eta erabakitzeko eskubidea hitzaldia, Joxe Mari Agirretxe Porrotx-en bizipen eta amets partekatuak, 17:30ean, Niessen aretoan, doan.
- Martxoak 4. Kanpainaren hasiera ofiziala Errenteria-Oreretan. 13:00etan txupina Herriko Plazan, eta 14:30ean herri bazkaria Merkatuzarren. Bazkarirako txartelak 10 euroan daude salgai, Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago-k Maria Lezo kalean duen bulegoan. Dendaren ordutegia, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 12:00etatik 13:00etara. 10 urtetik beherakoentzat bazkaria doan da.
- Martxoak 11. Lipdubaren entsegua, 11:00etan, Errenteria-Oreretako Herriko Plazan.
- Martxoak 12. Lipdubaren grabazioa egingo dute. 18:00etan estreinaldia Errenteria-Oreretako Gamon Zumardiko karpan. Argazki erakusketa jarriko dute aldi berean.
27
bozkaleku Guztira, 27 bozkaleku izango dira galdeketaren egunean Oarsoaldeko lau herrietan. Horietatik hamalau Errenteria-Oreretan jarriko dituzte, auzo guztietan egokitzen ari diren guneetan. Pasaian, Donostia aldeko bizilagunek ere botoa emateko aukera izango dute.