Trapujalek 30 urte aurten. Errudun izango al da?
Trapujale hiru hamarkadara iritsi da. Horregatik, urteurren biribila behar den bezala ospatzeko, ekitaldi bereziak egingo dituzte Lezoko inauterietan.
- 16:00etan, Lezo Herri Eskolan harrera egingo diote Trapujaleri.
- 19:30ean, Trapujale Martizkone baserritik jaitsiko da Gurutze Santuaren plazara.
- 09:30ean, Lezo Herri Eskolako ikasleen desfilea. Ondoren, kiroldegian, Herri Eskolakoek eta Institutukoek Haur zinema emanaldia eskainiko dute.
- 11:00etan, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek Trapujale festa egingo dute Gurutze Santuaren plazan, euskal inauteri dantzen emanaldiarekin, eta Trapu Jolasekin.
- 17:00etan, Sorgin Dantza eta Zirikuen kalejira Murixkaren lokaletik abiatuta, Gurutze Santuaren plazara arte.
- 19:00etan, poteoa Tiñelutik abiatuta.
- 19:30ean, Lezoko Euskal Dantzazaleek desfilea egingo dute, Luzaideko inauteria.
- 20:00etan, kartelada.
- 21:00etan, desfilea Gurutze Santuaren plazan.
- Ondoren, herri afaria kiroldegiko pilotalekuan (txartelak, 20 euro. Tiñelun salgai).
- 16:00etan, kalejira Lopene plazatik Gurutze Santuaren plazara, eta han, txokolatada. Eguraldi txarrarekin Karlos Saldisetik hasiko litzateke kalejira, eta kiroldegiko pilotalekuan bukatu.
- 12:00etan, Murixka Dantza Taldearen kalejira euren lokaletik abiatuta. Karlos Saldisen bukatuko dute bidea.
- 20:00etan, Gezalan, Xentimorik Gabe taldearen Putinen guardasola antzezlana.
- 17:00etan, mozorroen festa Karlos Saldise plazan.
- 18:30ean, Korri, Xalto eta Brinkoren Trapujale saioa. Ondoren, Marinazkane eta zirikuak ipuinaren estreinaldia.
- 15:15ean, Lezo Herri Eskolako ikasleek Trapujaleren epaiketa txikia antzeztuko dute Gurutze Santuaren plazan.
- 19:30ean, Trapujaleren epaiketa Gurutze Santuaren plazan, eta herio bidaia.