Gaur buzoiz buzoi banaketa egingo dute Elizalde auzokoek, eta bihar Altzibarren. Gurutzekoek ostegunean dute zita, plangintza prestatzeko.
Demoarsok bultzatutako herri galdeketa prestatzen ari dira. Oiartzungo Gure Esku Dago-k hainbat zita jarri ditu auzoetan. Horrela, gaur arratsaldean buzoiz buzoiko banaketa egingo dute Elizalde auzoan zehar, 19:00etatik aurrera. Fermiñenen geratu dira. Galdeketari buruzko informazioa banatuko dute, eta aurrerago banatuko dituzte bozkak.
Bihar, berriz, Altzibarren egingo dute banaketa, eta ordu berean geratu dira, auzoko plazan. Aste honetako hirugarren zita Gurutzen izango da, ostegunean. Galdeketa egunera arteko plangintza landuko dute Bizardia elkartean, 19:00etatik aurrera.