Ingurumen arloko Aztertu lehiaketan saritu dituzte Anunciata ikastetxeko bi ikasleak, marrazketaren atalean.
Saritutako ikasleak, beren marrazkiak erakusten.
Sorreraz geroztik parte hartzen du Anunciata ikastetxeak Aztertu eta Ibaialde egitasmotan, ikasleak ingurumen hezkuntzan trebatu asmoz. Lan asko aurkeztu dituzte urte hauetan guztietan bi egitasmoen barruan urtero antolatzen dituzten lehiaketetara, eta ikastetxeko arduradunek jakinarazi dutenez, iaz sari gehien eskuratu dituen ikastetxea izan da.
Oraingoan, marrazki lehiaketan lortu dituzte sariak. Itziar Insua eta Irene del Amo saritu dituzte, Batxilergoko bigarren mailako ikaslea da lehena, eta DBHko 4. mailakoa bigarrena. Biak natur paisaiak erretratatu dituzte.