Sindikatuak maiatzaren 25 eta 26an IX. Kongresu Nazionala egingo du Gasteizen. Bertarako ponentzien berri emango dute.
LAB sindikatuak IX. Kongresu Nazionala egingo maiatzaren 25ean eta 26an. Bertan idazkari nagusi berria eta bere taldea aukeratuko dute, eta egungo antolaketa eredua eguneratuko dute.
Horretarako, bi ponentzia aurkeztu dituzte, politiko-sindikala eta antolakuntzari dagokiona. Sindikatuaren 40.000 afiliatuek martxoaren 19ra arte dute ponentzia horiei emendakinak jartzeko epea.
Horren guztiaren —eta gehiagoren— berri emateko, sindikatuak aurkezpen batzarra antolatu du gaur arratsalderako. Manuel Lekuona bibliotekan izango da, 18:30etik 19:30era.