2017ko Atsolorra prestatzeko bilera egingo dute etzi

Atsolorra.

2015ean jaiotako oiartzuarrei eskaini zieten Atsolorra.

2016an jaiotako oiartzuarrei ongietorria emateko Atsolorra martxoaren 19an, igandearekin, egingo dute. Orain dela bi urte berreskuratu zuten erritu hori prestatzeko azkeneko bilera etzi, martxoak 2, izango da. Udaletxeko pleno aretoan, 17:00etan, geratuko dira iaz haurrak eduki zituzten Oiartzungo gurasoak.

Ez dira Atsolorrari lotutako zita bakarrak izango. Horrela, hilaren 11n errituari buruzko hitzaldia emango dute udaletxean bertan, 10:30etik aurrera. Atsolorra bera hilaren 19an izango da, 10:30ean baita ere.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend