Santi Angulo: Matxoaren 19a, egun historikoa
Martxoaren 19an egun handia izango da. Egun horretan, Oreretako emakume, gizon eta 16 urtetik gorako gazteek nahi dugun estatus politikoaz geure iritzia emateko aukera izango dugu, Gure Esku Dagok bultzatutako herri galdeketan.
Demokraziarekin hitzordua garrantzitsua da, beraz, eta hiru arrazoi nagusi ditugu aipatu galdeketan parte hartzeko: Mugarri historikoa delako. Inoiz ez dugu gure herrian izan, herri gisa dugun etorkizunaz geure iritzia emateko aukerarik. Galdeketa hau historia egiten ari da eta gu historia horren protagonista nagusiak gara; Mugarri politikoa delako. Berandu baino lehenago, herri honetako emakume eta gizonok hurbileko geroan nolako antolamendu politikoa nahi dugun erabaki ahal izango dugu. Galdeketa hau gure herriaren etorkizunaren gakoa den gai politikoa mahai gainean jartzen ari da; Herritarron parte hartzearen mugarria delako. Lehen aldiz, herritar dinamika batek gu guztiok subjektu aktiboak izango garen galdeketa bultzatu du; guri dagozkigun gaien erabakietan esku hartzeko eskubidea dugulako eta nahi dugulako, teknikari, ekonomilari eta politikari profesionalen eskuetan utzi behar izan gabe.
Galdeketa hau benetan bestelako politika egiteko bidea irekitzen ari da.
Inork ez dezala zure ordez erabaki. Zeuk erabaki.
Santi Angulo
Gure Esku Dago Iniziatibako kidea