Atzo presoak alta eskatuta eraman zuten espetxera, Arantxa Otaegik, Gogorzaren amak, azaldu duenez.
Hamarnaka herritarrek bat egin zuten Sareren agerraldiarekin joan den larunbatean.
Astelehenean eraman zuten ospitalera Aitzol Gogorza larri gaixo den preso oreretarra. Antsietate krisi bat eman ondoren eraman zuten ospitalera astelehenean Gogorza, eta atzo presoak alta eskatuta eraman zuten espetxera, Arantxa Otaegik, Gogorzaren amak, azaldu duenez.
19 urte daramatza espetxean Gogorzak. Bere eritasunagatik azken urteetan 29 alditan ingresatu dute ospitalean, horietako bitan tronboenbolismo bategatik. Bost eguneko gose greba burutu berri du Oreretako presoak bere egoeragatik protesta egiteko, eta preso gaixoen gainean legeak aurreikusten duen 100.2 artikulua ezartzea eskatzeko. Abuztuan ere egin zuen borrokaldi hori. Asteburuan haren aldeko mobilizazioak egin zituzten.