Labore kontsumo kooperatibaren egoitza berrian, Oiartzunen, emango dituzte Errigoraren olioaren eta kontserben kanpainaren xehetasunak, eskualdeko aurkezpenean.
Laboreren egoitzan izango da aurkezpen ekitaldia.
Errigorak egitasmoak bi kanpaina izan ohi ditu.
Lehena, negukoa, Nafarroako Erriberako lurrek emandako produktuek osatutako kaxena. Bigarrena, berriz, udaberri partean egiten dute. Uztaberria du izena bigarren kanpainak, eta urre likidoa eta kontserbak banatzen dituzte.
Errigorarekin elkarlanean aritzen diren Oarsoaldeko eragileak hasi dira jada oliba olioa birjina estra eta kontserben kanpainan prestatzen. Horrela, lehenik eta behin, eskualde mailako aurkezpen ekitaldia egingo dute datorren astelehenean. Labore kontsumo kooperatibaren egoitza berrian (
Oiartzungo Ihurrita bidean) emango dute proiektuaren nondik norakoen berri. Ekitaldia 19:00etan hasiko da. Bide batez, Labore kontsumo kooperatibaren egoitza ezagutzeko aukera egongo dela jakinarazi dute.
Olio botilak bost litrokoak dira, eta kontserbak loteka saltzen dituzte. Ekoizlearen prezioan saltzen dituzte. Gainera, Nafarroa hegoaldeko euskarari bultzada ematen diote.