[Galeria] Karmengo Aman hasi da festa
Ikastetxeko ikasleak izan dira Trintxerpeko inauteriei kolorea jartzen lehenak.
Goizean desfilatu dute ikastetxeko ikasle eta irakasleek, azken asteetan landu dituzten mozorroak soinean, dantzan, eta inauteri jaiei sarrera emanez. Inauterien aurkezpen ofiziala, baina, gaur arratsaldean da, 20:00etan, Ziriza etxean, Olinpoko jainko-jainkosek zuzenduta. Han bilduko dira asteburuan Trintxerpen desfilatuko duten konpartsa guztien ordezkariak. Eta ez dira gutxi. Guztira, hogei konpartsa Bihar, 16:00etatik aurrera eta eguraldiak baimentzen badu hamazazpi konpartsek desfilatuko dute Trintxerpen: Lagun Artea; Alegria de Alza; Santa Barbara; Gurea; Trumoiak, Thamessis, Mystic, Show Time, Eureka, Apyma Telleri, Furius, Aitor ikastola, Intxaur txiki, Fama, Txasiss, Boveda, Odissey, eta Toxic. Etzi, berriz, zortzi konpartsa irtengo dira dantzara, ordu eta toki berdinetik, Carbonesetik. Bovedak errepikatu egingo du igandean, baita Thamesiss, Txasiss, Fama, Show Timek ere, eta horiei Eclipse, Euforia, eta Indar Latina batuko zaizkie. Larunbata gauean Azkuene kalea zirku bilakatuko da, eta arratsaldean berriz, elektrotxarangak girotuko ditu bazterrak. Inauteriei etzi emango diete bukaera, 20:00etan, ohi bezala bakailaoa itsasora botata.