Pasaiako lilak, aurten ere
Emakume pasaitarrak Gipuzkoa plazan elkartu ziren Lilatoiaren aurretik talde argazkia egiteko.
Emakume pasaitarrak, Gipuzkoa plazan, Lilatoian irten aurretik.
Ohitura bihurtu da jada. Emakume pasaitarrak Gipuzkoa plazan elkartzen dira urtero,
Lilatoian irten aurretik, talde argazkia egiteko. Aurtengoan ere ez dute hutsik egin.
5000tik gora emakumek hartu dute parte aurtengo Lilatoian. Nabarmentzekoa, Lourdes Mariekzurrena sanjuandarra aurten ere podiumera igo dela 60tik gorakoen kategorian.