[Bideoa] Etxez etxeko laguntza langileek lortu dute enpresa hitzarmena

Etxez etxeko langileak ELAren egoitzan hitzarmena sinatu dutela ospatzen.

Etxez etxeko langileak ELAren egoitzan hitzarmena sinatu dutela ospatzen.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek enpresa hitzarmena sinatu dute. Hala jakinarazi dute gaur ELAren Errenteria-Oreretako egoitzan egin duten agerraldian. Bidea ez dela erraza izan esan dute langileek, “duintasunaren aldeko borroka duela hamarkada bat hasi genuen, eta gaur da eguna esan dezakeguna badugula bermeak ematen dizkigun hitzarmen bat”.

Hitzarmena sinatuta, ordu jaitsiera, gizarte berme gehiago, eta batez ere, egonkortasuna lortu dutela esan dute. Ospakizun giroan egin dute agerraldia: “Urte gogorrak izan dira, azken hau batez ere. Tartean hiru eguneko greba egin dugu, mobilizazio dexente, bilera tentsoak. ELA sindikatutik hainbat protesta egin ditugu, denak erabat zilegi”.

Udalaren inplikazioa onartu dute
Negoziaketan hiru alde izan direla nabarmendu du Oarso Bidasoko ELAko Gizalaneko ordezkaria den  Xabier Etxanizek, “Arquisocial enpresa, Errenteriako Udala eta Langile taldea”. Udalaren inplikazioa onartu du Etxanizek langileen lan baldintzen duintzean: “ELA sindikatutik beti defendatu dugu azpikontratatzen dena zerbitzua dela, ez erantzukizuna”. Arazo legalei izkin egiteko neurri konkretuak eskaini dituela sindikatuak gaineratu du, “eta gaur egun, langileek kalitatezko hitzarmen bat dutela esan genezake”.

Hitzarmena sinatzea helmuga baino irteera dela erantsi du Etxanizek, “baina ondo antolatuta gaude eta beti aurrera egingo dugu”.

Ekarpen bat

Egin iruzkin bat

*

*


*

  • Nola egin aurre prekarietateari? • ZUZEU
    30 apirila 2017 at 21:12 - Reply

    […] Kaikuko banatzaileak […]

  • Albiste irakurrienak

    Send this to friend