Baratza prestatzeko teknikak azalduko dituen tailerra antolatu dute asteazkenean Lezoko Baratze Parkean.
Baratza prestatzeko aholkuak emango dituzte tailerrean.
Baratzea prestatzeko teknikak azalduko dituen tailerra antolatu dute asteazkenean Lezoko Baratze Parkean. Lurra nola prestatu behar den, ongarriztatu behar den, zein barazki jarri, zenbat elkartu… baratzea prestatzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte 18:00etan hasiko den tailerrean. Baratze parkeko erabiltzaileei, zein interesa izan dezaken herritar orori zuzendutakoa da taillera eta doakoa.
Horrekin batera, Furgobaratzak ere emango du zerbitzua egun horretan. Azken horrek baratze gaietan aholkularitza ematez gain, plantel eta hazi ekologikoak erosteko aukera eskainiko du.