Zamaketariak, elkartzen direnean, indarrez agertzen dira. Antxon manifestazioa egin zuten larunbatean, jendetsua eta edukiz betea.
Larunbateko manifestazioaren une bat.
Portuetako zamaketarien lanpostuak
pribatizatzeko dekretua ez onartu arren —ostegunean Espainiako Kongresuan egin zuten bilkuran—, aurretik Pasaiako Portuko zamaketariek
hitzartuta zuten manifestazioa egin zuten. Antxon izan zen, larunbatean: ehunka zamaketari bildu ziren bertan. Hainbat joera politikoko ordezkariak izan zituzten babesa ematen. Tinko aldarrikatu zuten euren lanpostuen defentsa, lan baldintzen prekarizazioari ukoa agertu zioten.
Madrilen ostegunean egin zen bilkuran, besteak beste,
EAJk eta PPk pribatizazio dekretuaren alde egin zuten. Horregatik, manifestariek bi alderdi horien kontrako oihuak eta aldarriak behin baino gehiagotan egin zituzten. Euren lanpostuen defentsaren aldekoak ere zabaldu zituzten.