Baja izan den Sandro Ramirezen ordez arituko da errenteriarra.
Bautista, Espainiako 21 urtez azpiko selekzioan jokatuko duen Realeko hirugarren jokalaria da. Argazkia: El Rincon de La Real
Jon Bautista Realeko jokalari errenteriarra Espainiako 21 urtez azpiko selekzioan jokatzeko deitu dute. Baja izan den Sandro Ramirezen ordez arituko da errenteriarra. Alvaro Odriozola eta Mikel Oyarzabalekin batera, Bautista, Espainiako 21 urtez azpiko selekzioan jokatuko den Realeko hirugarren jokalaria izango da.