33 urte eta egia ezkutuan
Gaur bezalako egun batez hil zituzten Komando Antikapitalistetako kideak Pasaiako badian.
Rafael Delas, Pedro Mari Isart, Dioni Aizpuru eta Jose Mari Izura gogoratzen dituzte urtero hil zituzten tokian.
Gaur bezalako egun batez, orain dela 33 urte, Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Pasaiako badian: Dionisio Aizpuru
Kurro, Pedro Mari Isart
Pelitxo, Rafael Delas
Txapas eta Jose Maria Isidro Izura
Pelu.
Gertatuak argitzeke, auzi artxibatu zuten iazko azaroan. Senide eta lagunek, baina, ez dute etsi, eta gertatutakoak argitu artean ez dutela etsiko iragarri dute. Espainiako Auzitegi Konstituzionalera jo dute babes eske, eta han helegitea onartuko ez balute Europara jotzekoa asmoa agertu dute.