Gaur gauerdian aterako da Pasaiako portutik inoizko garraiorik luzeena, Lezotik.
Bi transformadoreak Lezoko kaian daude, eta horietako bat prest dute gaur garraiatzeko.
Asteburuan deskargatu dituzte bi transformadoreak, ederki kostata, baina Pasaiako portuan, ordu honetan, jada dena prest da. Gaur gauean aterako dute, garraio berezi ikusgarrian,
Oiartzuneraino eraman behar dituzten bi transformadoreetatik lehena.
Gauerdirako aurreikusita dago operazioa. Lezotik irtengo da kamioa, eta Oiartzungo Lintzirineraino eramango dute gaur. Han utziko dute etzira bitartean kamioia, asteazken gauen, Arkaleraino eramateko.
“Megagarraioak” 98, 100 metroko luzera izango du, eta zailtasunak ez dira txikiak izango. Errepideak erabat itxiko dituzte garraioa bitartean.
Gaur gauean garraiatuko duten transformadoreak 5,5 metroko zabalera du, 4,80 metroko garaiera eta 654 tonako pisua.
38 ardatzeko garraio bat prestatu dute pieza eraman ahal izateko. Bi trakzio buruk tirako dute aurretik eta beste batek bultzatuko du garraioaren atzeko aldetik.
Bigarren etapa, are zailagoa
Bigarrengo etapa, hau da asteazken gauean Lintzirinetik Arkaleko azpi-estaziora egingo dutena, zailena izango dela ohartarazi dute aldundiko iturriek. Hamabi kilometro inguru egiteko, zortzi ordu beharko dituztela aurreikusi dute . Moldaketa ugari egin beharko dituzte errepidean, eta bidearen hainbat zatitan garraioaren norabidea aldatzeko trakzio buruak lekuz aldatu beharko dituzte.
Neurri eta ezaugarri antzekoak dituen bigarren garraioa apirilaren 2ko eta 4ko gauetan egingo dute. Lehenengoaren ibilbide bera egingo du.