Profesionalen bikotekako bi partida jokatuko dituzte pilotalekuan. 'Estelarrean' Olaizola eta Imaz Urrutikoetxea eta Ibai Zabalaren kontra ariko dira.
Eskupilotako profesionalen binakako partida jokatuko dituzte datorren igandean Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Pilota jaialdia irekitzeko, Asier Agirre eta Diego Iturriagak osatutako bikoteak Joanes Bakaikoa eta Ladis Galartzaren kontra neurtuko ditu indarrak.
Norgehiagoka
estelarrean, berriz, Ander Imaz oiartzuarrak Aimar Olaizolaren atzealdea gordeko du. Binakako Txapelketan oiartzuarraren bikote izandako Mikel Urrutikoetxearen eta Ibai Zabala bizkaitarrek osatutako bikotearen kontra ariko dira, 17:00etatik aurrera. Binakako finalaren aperitiboa izango da.
Bi partidak ikusteko sarrerek, aldez aurretik erosita, hamabost euroko prezioa izango dute. Miren tabernan, Elorsoro kiroldegian eta Oiarpe Kirol Elkarteak Madalensoron duen bulegoan eros daitezke txartelak. Egunean bertan frontoiko leihatilan erosiz gero, hogei eurokoa izango da sarreren prezioa.