Bi mozio eztabaidatuko dituzte, bat Lanbideren gainekoa, EH Bilduk aurkeztuta, eta bigarrena tasen gainekoa, Pasaiak ahal Duk proposatuta.
EH Bilduk Lanbideren bulegoaren lekualdaketa salatuko du.
Plenoa gaur arratsaldean bilduko da, ohiko deialdian, 19:00etan, udaletxean. Gai zerrendan ageri denez, Pasaiak Ahal Du taldeak informazio batzordeetan eta bestelako erakunde autonomoetan izango dituen ordezkariak jakinaraziko dituzte.
Horrez gain, gaur arte Andoain, Errenteria, Hernani eta Pasaiako udalen jabetzakoak diren zenbait finka kudeatzeko lankidetza hitzarmenaren gainekoak eramango dituzte bozketara.
Azkenik, bake epaile titularra eta bere ordezkoa izendatuko dituzte.
Mozioen atalean, hilabete honetan, bi ageri dira. EH Bilduk, Errenteriako Lanbideren bulegoaren lekualdaketaren harira aurkeztutakoa batetik, eta bestetik, Pasaiak Ahal Duk defendatutakoa, udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasaren gainekoa.
Plenoa, ohi bezala, gobernu organoen kontrolarekin bukatuko da.