Lezo-Donibane bidegorria eta oinezkoen bidea, etziko udalbatzarrean
Bidegorriaren eta oinezkoen bidearen 3. zatia egiteko eta finantzatzeko hitzarmena da gai horrekin zinegotziek aztertuko dutena.
- EAJk aurkeztutakoa, Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpen eredua izenburu orokorra duena.
- Euskal Sozialistak taldeak aurkeztutako hiru. Gaiak: hileta zibilak, harrera zibilak, eta Gardentasun Ataria.
- EH Bilduk aurkeztutako beste hiru. Gaiak: Guernica Gernikara, Elkartasuna alkate kurduekin, eta “Espainiako indar polizialen erretiratzea galdegiteko” mozioa.