Luis Mari Mujika Urdangarin joan zaigu
Euskal kulturak eta literaturak idazle oparoa galdu dute. Luis Mari idazle aparta izateaz gain euskararen ikerlari oparoa genuen. Olerkari, nobelagile, ikerlari, hamaika sari jasotakoa, euskal letretan bere lekua ederki irabazitakoa. Bere bizitza euskaraz idazteari eta ikertzeari eman zion, horren gaineko lan ugari utziz. Baina horrekin batera Luis Mari Euskal Herriarekin konprometitutako pertsona genuen. Euskararen aldeko aktibista sutsua genuen, gure hizkuntza jendartearen maila guztietan presentzia duina izan dezan lan eginez. Eta gure Herriaren etorkizunaren aldeko langile fina. Azken urteotan EHBilduren aldeko apustua egin zuen Errenteria/Oreretako EHBilduren udal zerrendan bere alea jarriz, eta eskergarria egiten zaigu bere hautua. Horregatik guretzat galera handia da ere. Bere oroimena eta gure hizkuntzaren alde egindako lan aparta geratzen zaizkigu. Bere gertukoei gure dolumin samurrenak eskaini nahi dizkiegu.
Orain dela gutxi utzi gintuen Mikel Carcedorekin euskalgintzako bi langile porrokatuak galdu ditugu; baina beraiek utzitako bidean jarraituko du EHBilduk.
Beti Gogoan Luis Mari.
Itziar Ostolaza eta Joxe Mari Carrere
Errenteria/Oreretako EH Bildu