Bizikletak zintzilik
Maiatzaren 17tik 21era bitartean egingo dute XXX. Emakumeen Euskal Bira, aurten Errenteria-Oreretan egingo du azken etapa, eta hori iragartzeko helburuz jarri dituzte bizikletak.
Hemezortiz bizikleta zintzilikatuko dituzte guztira udal langileek; bederatzi alde banatan.
Kale argiak, bizikletak zintzilik esnatu dira gaur Nafarroa hiribidearen bi aldeetan. Gamon Zumardiko faroletan bizikleta urdinak, berdeak, arrosak, laranjak… ari dira zintzilikatzen udal langileak, hemezortzi guztira, bederatzi alde banatan. Maiatzaren 17tik 21era bitartean egingo dute XXX. Emakumeen Euskal Bira, aurten Errenteria-Oreretan egingo du azken etapa, eta hori iragartzeko helburuz jarri dituzte bizikletak.
Maiatzaren 17an Iurretan egingo du Emakumeen Euskal Birak lehen etapa. Bost izango dira guztira, eta 95 kilometrotik beherakoak denak. Markina-Xemeinek hartuko du biraren bigarren etapa eta Antzuolak eta Etxarri Aranazek, hirugarrena eta laugarrena hurrenez hurren. Errenteria-Oreretak hartuko du Emakumeen Euskal Biraren bosgarren eta azken etapa. Txirrindulariek udalerri inguruan bi itzuli eginda, Arkale eta Jaizkibel igo beharko dituzte Agirre Lehendakariaren plazan amaitzeko.
Etapa horren, zein Emakumeen Euskal Biraren gainean udalerrian antolatu dituzten hainbat ekitaldiren berri emateko agerraldia egingo dute bihar udalak eta Errenteria-Oreretako kirol elkarteek.