San Marko eguna ospatzeko erromeria egingo dute aurten ere Bizarain mendian. San Marko gotorlekuaren inguruan antolatu dute festa udalak eta hainbat eragilek elkarlanean eta kirola, tailerra, musika eta herri kirolekin osatu dute hilaren 23ko (igandea) egun osoko egitaraua.
Herritarrak, San Markoko zelaian
San Marko eguna ospatzeko erromeria egingo dute aurten ere Bizarain mendian. San Marko gotorlekuaren inguruan antolatu dute festa udalak eta hainbat eragilek elkarlanean eta kirola, tailerra, musika eta herri kirolekin osatu dute hilaren 23ko (igandea) egun osoko egitaraua. Autobus zerbitzua jarri dute Bizarain mendiraino hurbiltzeko eta azken hori, 20 minutuero abiatuko da Morrongileta kaletik 10:00etatik 13:40era bitartean. Arratsaldez, 40 minutuero emango du zerbitzua, 16:00etan hasi eta 18:40ak arte.
Bizarain menditik jaisteko, berriz, 10:20etik 14:00etara 20 minutuero irtengo da autobusa, eta arratsaldez, 40 minutuero 16:20 eta 19:00ak artean.
Egun pasa Bizarain mendira oinez hurbildu nahi dutenek taldean egiteko aukera izango dute, gainera. Izan ere, 10:00etan abiatuko da Foru Plazatik VII. Erromeria Martxa.
San Markorako Igoera
San Markorako Igoera Krosa egingo dute, bestalde. EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatzen du lasterketa hori. 09:30ean hasiko da igoera, eta 11:00etan egingo dute sari banaketa. Guztira 11.800 metro izango ditu, 600 metroko desnibel metatuarekin. 16 urtetik gorako mendizale eta kirolariek parte hartu ahal izango dute, fitxa federatua izan ala ez. 300 parte-hartzaile izango dira gehienez.
Izena emateko azken eguna hilaren 23a izango da eta prezioa berriz, 15 euro. Dortsalak lasterketaren egunean bertan banatuko dira, 08:00etatik aurrera, Errenteriako Udaletxeko arkupeetan.
Egitaraua
- 09:30: San Markorako Igoera Krosa
- 10:00-14:00: Artista Liburuaren tailerrak 6 eta 13 urte bitarteko haurrentzat.
- 10:00: VII. Erromeria Martxa San Markora Foru Plazatik abiatuta.
- 11:00: Krosaren sari banaketa.
- 12:00: Erromeria Udal Txistulari taldearen eta Errenteria Musikaleko ikasleen eskutik.
- 13:00-14:30: Animazioa Doike taldearen eskutik.
- 13:00: Herri kirolak.
- 14:00-16:00: Naturarekin jolas tailerrak haurrentzako.
- 16:00-17:30: Haur eta gurasoentzako dantzaldia Joxe Mendizabalekin eta txokolate jana.