Carcedok ezagututako giroei lotutako hainbat elkarte batu dira aitortza eta omenaldia egiteko errenteriarrari. Hilaren 30ean izango da omenaldia.
Carcedoren senideak 20. Korrikan lekukoa eramaten.
Joan den martxoaren 26an hil zen
Mikel Carcedo Mitxelena errenteriarra. Ustekabean joan zen, 43 urte zituela euskaltzalea. Hainbat pertsonekin eta girotan ibilitako herritarra zen Carcedo, eta orain berak ezagututako giroei lotutako hainbat elkarte batu dira aitortza eta omenaldia egiteko. Hilaren 30ean, igandearekin, egingo diote omenaldia Carcedori. Arramendi aukeratu dute horretarako. Carcedoren senide eta lagunek sagarrondoa aldatuko dute bertan 12:00etan eta ekitaldia egingo dute ondoren.
Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokiak hartuko du ondoren omenaldiaren lekukoa; 13:00etan Errenteria-Oreretaren kultura eta hizkuntza aniztasun giroan Carcedok berak ezagututako hainbat herritako janari dastaketa egingo dute.