Auzo konposta guneetara jarraipen bisitak egingo dituzte asteartean

Auzo Konpostaje gunea Fanderian

Auzo Konpostaje gunea Fanderian

Auzo konposta guneetara jarraipen bisitak egingo ditu asteartean (hilak 25) Izadi 21 aholkularitza enpresak. Lehen bista, 14:00etan egingo dute Fanderiako gunean eta bertatik, Agustinak, Gaztaño eta Alabergara joango dira. Erabiltzaileen zalantzak argitzeko baliatuko dute bisita.

Oraindik auzo konposta programan parte hartzen ez duten herritarrek bat egiteko interesa badute, Izadi 21 aholkularitza enpresarekin harremanetan jarri behar dute 628 53 23 03 telefono zenbakira deituta edota whatssappa bidalita. Posta elektronikora mezua bidal dezakete, halaber.

Gaztañon konposta atera dute
Asteazkenean, bestalde, Arramendira bidean kokatutako auzo konposta gunetik konposta atera zuten erabiltzaileek. 700 litroko edukiera duen konpostagailua hustu eta loreontzi eta lorategian erabiltzeko pronto utzi zuten heldutako konposta.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend